Astekaria

Hemen astero egiten, ikasten eta hausnartzen dudana jasoko dut.

ASTEKARIA:


Urriak 15, osteguna:
   
    Gaur, ikasgaiaren nondik norakoak azaldu digu irakasleak eta honen ondoren, libre office programa erabilita, gure ikasle fitxa pertsonala bete dugu gure datuekin eta hezkuntzarekin izan ditugun esperientziak kontatu ditut.

Ostean, galdetegi bat bete dugu binaka, ikt eta teknologiari buruzko hainbat galdera zeukana. Horrela, teknologiako zenbait kontzepturi buruzko errepasoa egin dugu. 

1.Ezin dut zabaldu dokumentu bat, koadro bat ateratzen zait esaten aplikazio bat bilatu dokumentua zabaltzeko. Zergatik gertatzen da hori?

Erabiltzen ari zaren sistema, ez dena gai dokumentu hori irekitzeko, dokumentuan satu ahal izateko behar duen programa eta beharrak ez dituelako sisteman aurkitzen, beraz, interneten dokumentua irekitzeko programa bilatu eta deskargatu behar da, dokumentua zabaltzeko. 


2.Dokumentu bat gordetzerakoan zera esaten dit aparatuak: “Ez daukazu memoria nahikorik” zer gertatu da? Zer egin dezaket? 

Dokumentu hori gordetzeko, nahitaezkoa da sisteamren HDD-a ikustea eta bertan beharrezkoak ez diren beste programa, dokumentu edo artxoboak ezabatzea, memoria liberatzeko eta elementu gehiago izan ahal izateko.


3.Atxiki bat bidali nahi dut baina oso denbora luzea hartzen du. Zergatik izandaiteke? Zer egin dezaket?

Bi arrazoiengatik

Bidali nahi duzun artxiboa pisu handia (kapazitate digital handia) daukalako eta oso handia delako programak kudeatu eta bidaltzeko.

Erabiltzen ari zaren plataformak ez duelako kapazitate finko bat baino gehiagoko elementuak onartzen bidalketarakjo.

4.Zer da hardware?

Sistema teknologiko batek, hainbat elementu ditu bere barruan, eta elemtu hauek hardware sistremaren barruan kokatzencditugu. Adibide modura, ordenagailu baten hardware sistemaren barruan, HDD-a, CD irakurlea, irudi txartela, Jack entzumen konektoreak, RAM memoria, USB konektoreak etab.

5.Zeri deitzen zaio software?





6.Zer da sistema eragilea?

Sistema eragilea, ordenagailu, mugikor, tablet edo edozein sistema informatikok erabiltzen duten “burmuin birtuala” da. Hauek, sistemak funtzionamenduan jartzen dituzte eta sistema eragile bakoitzaren arabera, ezaugarri eta kapazitate batzuk dituzte Adibideak: IOS6, WINDOWS 97/2000/ 7/8/10/XP, ANDROID, LINUX...





7.Zein erabiltzen duzu?

Ordenagailuetan windows 7 eta 10 (Aitor), eta windows 10 (Endika). Mugikorretan Android. 


8.Zeuk erabiltzen dituzun horietaz aparte, besterik ezagutzen duzu?

Bai: IOS6, WINDOWS 97/2000/ 7/8/10/XP, ANDROID, LINUX… (6 galdera)


9.Zenbat MB daude GB batean?

1024 MB  sartzen dira.

10.Zergatik daukate luzapen bat fitxategiek (.dot, .jpg, .ppt, ....)


Bakoitzak bere programa desberdinengatik desberdintzeko.

----------------------------------------------------------------------------------------------------------

Urriaren 16, ostirala.

    Gaurko klase praktikoan, atzoko galdetegia komunean jarri eta googlek eskaintzen dizkigun tresnak ikusi eta erabiltzeko aukera izan dugu eta drive programa nola erabiltzen zen errepasatu dugu. 

----------------------------------------------------------------------------------------------------------

Urriaren 22, ostreguna:

    Gaurko klasea blogei buruzko ppt batekin eta honen buruz irakasleak eman dizkigun argibideekin hasi dugu, eta gure bloga sortu dugu.  nire blogaren izena aukeratzeko zerrenda  bat egin eta hauen artean nire blogaren izena aukeratu dut.

-aitorrentxokoa.blogspot.com
-aitorrentxikitxokoa.blogspot.com

    Bloga ireki eta sarrera egiten hasi naiz. Honen ondoren, erlojua eta egutegia jarri ditut gadget modura.

------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Urriaren 23, ostirala

Gaur blogaren konfigurazioarekin jarraitu dugu, paginak atera ditut eta klaseko zenbait lagun nire kontua ikusteko ahalbidetu ditut, perfila sartu, diseinua aldatu dut, argazkiak jarri eta orokorrean polita jarri dut nire bloga.  Orain, sarrerak kaleratrzen hasiko naiz. 
------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Urriaren 29a, osteguna.
Gaur, blogari buruzko hainbat gauza egin ditugu klasean. Zenbait sarrera egin ditugu, eta bertan, bideoak, liburuak, diapositibak, eta HTML kodeak erabili eta hauekin lan egin dugu. 

Gainera, gure blogean erabiltzeko hainbat iturri ezagutu eta erabili ditugu, hala nola, liburuak eta aldizkariak bilatu eta txertatzeko calameo, ISSUU,  ezagutu ditugu. 

Bideoak txertatzeko youtube eta vimeo plataformak erabiltzeko esan digu irakasleak, eta hortik insertar erabiliz, modu erraz batean partewkatu ahal ditugu. 

Gainera, insertar- en bidez, diapositibak konpartitzeko site bat erabili dugu, slideshare izenekoa.  

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Urriaren 30-a, ostirala.

Gaurkoan, blogei buruzko galdetegi bat egin dugu 5 pertsonako taldeetan. Honi buruz galderak komentatu ditugu talde barruan, hauei erantzuna eman dizkiegu eta ondoren klase osoaren aurrean aurkeztu dugu gure lana, irakasleak honi buruz galdetu digu eta gu hoberen erantzun dugu. Azkenik erantzun dugun txostena egelara igotez amaitu dugu gaurko klasea. 


-------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Azaroaren 12-a, osteguna:

Gaurko klasean, word programari buruz hitz egiten egon gara, bere funtzionalitateak errepasatuz. Ondoren, e gelan sartu eta bertako "idazlan batean kontutan hartzeko irizpideak" dokumentua erabilita, pantallan bi dokumentu jarri ditugu paraleloan. Niretzako berriak izan diren hainbat erremienta erabiltzen ikasi dut. "Mapa del documento" erabilita, dokumentuaren puntu desberdinak ikusten ditugu eskema moduan. "Eskema" atalean, gure dokumentua eskematizatu ahal dugu, eta bertan mailak eta azpimailak ezarri (nivel 1-2-3-4-5-6) garrantziaren arabera. Viñetak jatzeko, "viñetas" botoiarekin egin ditugu. Parrafoak editatzeko "parrafo" erremienta erabili dugu. Portada bat gure dokumentuan sartzeko,"portada" botoia sakatu dugu eta bertan gure gustoko portada bat txertatu dugu. Gainera, testu zati bat mugitu nahi badugu eta bestea ez, "salto de pagina" botoia sakatuz egin dugu. Azken erremienta hau oso erabilgarria dela iruditu zait. Bestetik, estekak dokumentuan zuzen sartzen ikasi dut, "hipervinculo" eta "marcador" erremientekin. Gainera, honi lotuta, bibliografiara zuzen sartzen ikasi dugu lehen aipatutako bi erremientekin. Beste alde batetik, bestelako ataza batzuk egin ditugu, orriaren zenbakia txertatu dugu "numero de pagina" erremientarekin eta zitak txertatzzen ikasi dugu, "nota al pie" erabilita. Dokumentua amaitzerakoan, dukumentua errebisatzeko eta zuzentzeko erremientak erabili ditugu, hala nola "revisar" eta "control de cambios".
Azkenik, klaseari 30 minutu gelditzen zitzaionean binakako ariketa bat egin dugu, gaurko klaseari bruzkoa izan dena. Ariketa, gaur ikusitakoari buruzkoa izan da, word testu bat erabilita, gaur ikusi duguna aplikatu behar izan diogu eta azkenik, egelara igon dugu Iratxe eta biok.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Azaroaren 13-a, ostirala:

Gaurko klasean, gida zabaldu dugu egelan, pixkanaka 16-17-18 orriak irakurri eta irakasleak azaldu dizkugu. Ondoren proiektuarekin hasi gara, taldeak egin ditugu eta lehenengo lanarekin hasi gara. Lehenengo indibidualki eta gero taldean elkartu gara honi buruz hitz egiteko eta talde bakoitzak klaseari bere ideia plazaratu du. Atsedenaldia ondoren, "los jetas y los pasotas" irakurgaia aztertu eta komentatu egin dugu. 

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Azaroaren 19-a, osteguna. 

Talde lana egiten egon gara gaurko klasean, irakasleak google sites-ari buruzko informazioa eman digu eta honetaz azaltzen egon da. Ondoren, gure taldeko sites-a zabaldu dugu. Han, orriak zabaltzeari ekin diogu eta bubbl orrialdearekin mapa kontzeptual bat egin dugu, egoeraren azterketaren mapa kontzeptuala, 5.3 aktibitateari egokitzen zaiona.


-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


Azaroaren 20-a, ostirala:Gaurko egunean, 5.4 aktibitatea lantzea tokatu zaigu, Gaitasun digitala. Jordi adell idazlea agertzen den bideo bat ikusi dugu, gaitasun digitalari buruz hitz egiten duena. Hau eta ikasle gidan etortzen diren link-ak hartuta, lanari ekin diogu. Txostenak 5 puntu dituenez, taldekideen artean banatu ditugu, eta hausnarketa guztion artean adostu dugu.
Azkenik, klasea amaitzeko denbora gutxi faltatzen zenean, hurrengo aktibitatea azaldu digu Josunek, kasu honetan, 5.5 aktibitatea, "informazioa bilatu". Honetan, ikasle bakoitzak "Delicious" kontu bat zabaldu dugu, Url-ak gordetzeko eta informazioari sarrera azkar bat emateko balio duena. Honako hau erabiltzen, ikasle bakoitzak 7 helbide aukeratu behar ditugu, betiere IKT- en integrazioari buruz izan behar diezenak, eta delicious-en barruan gorde. 

------------------------------------------------------------------------------------------------------

Azaroaren 26- ko klasea bertan behera geratu da, ikasle greba dela eta, beraz, hurrengo egunera pasatu ziren egin beharrekoak, eta 27-an, ostirala, hurrengo jarduera egiten hasi gara, 5.6 jarduera alegia. Bi blog aztertu ditut jarduera honetan, hezkuntzaren arloari buruz hitz egiten dutenak.
Ostean, 5.7 jarduera azaldu zaigu eta zozketa txiki baten ondoren,, Spotify aplikazioaren fitxa egitea egokitu zait. 



-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Azaroak 30-abenduak 4, modulo astea. Ez dago klaserik.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Abenduaren 10-ean, osteguna, azken ariketa aurkeztu digu irakasleak. Gure ustez, ariketatik gogorrena da, eta hai bakarriz ez gara egin. Oraindik lan handia egin beharra dago ariketa berri hau bikain egiteko!


-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Abenduaren 11-an, ostirala, ikasgai honi buruzko lana banatu egin dugu, eta horrela, taldekide batzuk azken ariketa garatzen egon dira eta beste batzuk, taldearen sites-a drivearekin lotzen eta polit polita jatzen eman dute saioa. Gainera, azken asterako aurkezpena prestatzeari ekin diogu pixkanaka, izan ere, ardura handiagoak ditugu lehenagoz egiteko. Azkenik, eta lauhilabeteko azken asteari arreta handiagoa emanez, saioa amaitu ostean lana banatu dugu berriz eta bakoitzak etxean lan egiteko ardura hartu ostean, eguna amaitutzat eman dugu.

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Abenduaren 17-ko saioa, osteguna,  proiektua amaitzen eta polit jartzen eman dugu denborarik gehiena, eta bitartean, ebaluazio orria bete eta autoebaluazioa egin dugu. Gainera, aurkezpenari azken ukituak eta errebisio orokorra eman diogu eta bakoitzaten zatia banatu dugu, hurrengo eta azken egunean egingo den aurkezpen orokorrerako.

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Abenduaren 18,an, ostirala, aurkezpenak izan ditugu taldeka, besteen proiektuak ikusi ditugu eta beraiek proposatutakoari arreta eskaini diegu. Lauhilabeteari amaiera emon eta azkenik elkar agurtu gara denok. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario