miércoles, 9 de diciembre de 2015

Umeak eta teknologia gaur egun. Zer gertatzen ari da?

Gaur egun, oso nabaria da umeen eta teknologia berrien arteko erlazio sakona. Oso azkar ematen ari dira pausoak gizarte ultrainformatizatu baten aldera, eta horrek guztiongan ditu eragin oso nabariak.
Sarrera honetan, honi buruz hitz egingo dut, hau da, umeek teknologiaz pentsatzen dutenari buruz.

Duela urte batzuk, lehen hezkunztan zeuden umeak, game boy, play station eta bideojokuetan murgildurik zeuden. Hauek 1993/94 eta 2004 urteen artean jaiotakoak dira. Garai horretan, umeak egunero jolasten zuten gauza hauetara, bi mutilak baita neskak ere, eta ordu asko eta asko ematen zituzten tramankulu teknologiko hauen aurrean.

Urte gutxi batzuetan, teknologiek aurrera egin dte nabarmen. Eta umeak ere bai, bereziki interneten eta ordenagailuen eboluzio konstante eta azkarrarekin, bideojokuen garapen masiboarekin eta guzti hauen artean nabarmenena, smartphonen agerraldiarekin.

Telefono mugikor inteligenteak dira smartphone-ak, eta bizitza osoko mugikorrekin alderatzen baditugu, elementu gutxi dituzte komunean. Whatsapp, instagram, twitter... aplikazio asko eta asko daude mugikor hauetan txertatu ahal direnak, sare sozialetatik, bidaiak prestatu eta erreserbatzeko aplikazioetara, bulegoko aplikazioetatik pasatuz, word edo power point modukoak.

Horregatik eta laburpen modura, mini ordenagailu bezalakoak dira, ordenagailu normal batean egin ahal daitezkeen gauzak egin ahal daitezkeelako.

Nire esperientzia pertsonalean, hauen garapen ia ikusezina nabaritu dut. Urte honetan, nir elehenengo paktikak izan ditut, eta 6 mailako ikasleekin egon naiz Bilboko ikastetxe baten. Lehenengo egunean, klasera sartu nintzenean, harrituta gelditu nintzen. Guztiak zuten smartphone-ak. Batzuk nirea baino askoz hobeak. Benetan txundituta gelditu nintzen ikalse hauen trebetasuna eta garapenarekin, izan ere, ni erabiltzen ez dakizkidan edo ez ditudan aplikazioak erabiltzen dituzte. Hau gauza bitxiak...


No hay comentarios:

Publicar un comentario