miércoles, 9 de diciembre de 2015

IKT-en alde onak eta txarrak. Onura handiagoa? Edo ezer ere ez?

IKT-en eraginak, ondo dakizkigu, noski baietz, izan ere, ugariak dira hezkuntzara dakartzaten onurak, baina, zer nolako eraginak dituzte teknologia berriek eta IKT-ek gure ikasleengan? Sarrera honetan honako honi buruz hitz egingo dut.

Teknologia berriek, informazio berri ugari ematen du, hau da, informazioa ezberdin eta garrantzia handikoa izan ahal dena, baina, gure ikasleek ez dakite orainidk informazioa baliagarria hartu eta baliagarria ez dena alde batean utzi, beraz, informazio guztia hartu eta prosezatzen dute. Beraz, honi irtenbide bat emateko, ikasleak behar bezala hezi behar lirateke gai honetan, eta pauta edo argibide batzuk argi eman informazioa behar bezala zatitu eta prosezatzeko.

Bestetik, hezkuntza material ugariren txorrota da, izan ere, milaka eta milaka unitate didaktiko, azalpen, ariketa... aurkitu ahal ditugu, hitz pare bat google-n jarriz, baina egia da euskaraz ia ez dagoela materialik, beste hizkuntza batzuekin konparatuz.

IKT-ak, hezkuntzan txertatu eta hauek erabiltzeak, ez du bakarrik esaten ariketak eta ariketak egitea ordenagailuetan, baizik eta, komunikabide posibilitateek bider mila egiten dute, hau da, mail,twitter, instagram eta horrelako kontuak, IKT-en barruan ere sartzen ditugu, eta horrek informazio iturri bikainak dira, baina hauek ere sare sozialak dira, eta beraz, ikasleengan oso entretenigarriak bilatu daitezke, eta arreta jartzea galarazten dute.

Azkenik, aipatzekoa da ikasleengan teknologia berriek izaten duten lan indibidualaren gaineko garapena. Horrela, bakoitzaren ineresak kontutan hartuta, bakoitzak interesatzen zaion informazioa aruki dezake. Baina, honek, bazterkeria eta indibidualismoa sortu dezake, ikasleen arteko kontaktu fisikoa galaraziz eta teknologia berriak garrantziaz betez.

Ondorio moduan, esan beharra dago hezkuntzaren barruan IKT-ak oso erabilgarriak dira, mundua klik batera dagolako ordenagailuen eta tramankuluen bidez, baina, kontu handiz ibili behar dela hauek erabiltzean, eta nahitaezkoa dela hauei buruz limite bat ezartzea, izan ere, gaur egungo umeek eta lehen hezkuntzako ikasleek, ez dutelako helduek bezain iritzi kritikoa.
                                          


No hay comentarios:

Publicar un comentario