miércoles, 9 de diciembre de 2015

IKT-en hezkuntzaz kanpoko eraginak.

IKT-ak, guztiok dakigun bezala, ez dira bakarrik eskola edo hezkuntza inguru baten barruan erabiltzen, eta lehen hezkunztan dauden, ikasleek, ongi dakite honako hau. Ugariak dira bideojokuak eta horrelakoen kontrako artikuluak, baina, zer puntutaraino dira onak edo txarrak?

Nabaria da eskolatik kanpo, teknologia berriei sarrera handiagoa egiten dela, ekipoen prezioaren merkeagotzearengatik eta eskolaren eboluzio eta modernizazio abiadura motelarengatik.

Alde batetik, etxeetan, erdi mailako familia batek, bi ordenagailu izaten ditu orokorrean, eta horrek, irekidura zabala uzten du ikasleen garapen teknologikorako. Horrela, ikasleak eskolara eboluzio teknologiko batekin etortzen dira eskolara, hau da, badituzte teknologia berriei buruzko aurreiritziak eta ezagutzak.

Horrenbeztez, hauek gehiago garatzea da eskolaren eginbeharra, baina eskolak, eboluzio handiagoa behar du, garapen handiagoa, ikasleen eta sozietatearen eboluzioa kontutan hartzeko eta ezagutzak zabalagoak eta berriak izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario