miércoles, 9 de diciembre de 2015

Umeak eta teknologia gaur egun. Zer gertatzen ari da?

Gaur egun, oso nabaria da umeen eta teknologia berrien arteko erlazio sakona. Oso azkar ematen ari dira pausoak gizarte ultrainformatizatu baten aldera, eta horrek guztiongan ditu eragin oso nabariak.
Sarrera honetan, honi buruz hitz egingo dut, hau da, umeek teknologiaz pentsatzen dutenari buruz.

Duela urte batzuk, lehen hezkunztan zeuden umeak, game boy, play station eta bideojokuetan murgildurik zeuden. Hauek 1993/94 eta 2004 urteen artean jaiotakoak dira. Garai horretan, umeak egunero jolasten zuten gauza hauetara, bi mutilak baita neskak ere, eta ordu asko eta asko ematen zituzten tramankulu teknologiko hauen aurrean.

Urte gutxi batzuetan, teknologiek aurrera egin dte nabarmen. Eta umeak ere bai, bereziki interneten eta ordenagailuen eboluzio konstante eta azkarrarekin, bideojokuen garapen masiboarekin eta guzti hauen artean nabarmenena, smartphonen agerraldiarekin.

Telefono mugikor inteligenteak dira smartphone-ak, eta bizitza osoko mugikorrekin alderatzen baditugu, elementu gutxi dituzte komunean. Whatsapp, instagram, twitter... aplikazio asko eta asko daude mugikor hauetan txertatu ahal direnak, sare sozialetatik, bidaiak prestatu eta erreserbatzeko aplikazioetara, bulegoko aplikazioetatik pasatuz, word edo power point modukoak.

Horregatik eta laburpen modura, mini ordenagailu bezalakoak dira, ordenagailu normal batean egin ahal daitezkeen gauzak egin ahal daitezkeelako.

Nire esperientzia pertsonalean, hauen garapen ia ikusezina nabaritu dut. Urte honetan, nir elehenengo paktikak izan ditut, eta 6 mailako ikasleekin egon naiz Bilboko ikastetxe baten. Lehenengo egunean, klasera sartu nintzenean, harrituta gelditu nintzen. Guztiak zuten smartphone-ak. Batzuk nirea baino askoz hobeak. Benetan txundituta gelditu nintzen ikalse hauen trebetasuna eta garapenarekin, izan ere, ni erabiltzen ez dakizkidan edo ez ditudan aplikazioak erabiltzen dituzte. Hau gauza bitxiak...


IKT-en hezkuntzaz kanpoko eraginak.

IKT-ak, guztiok dakigun bezala, ez dira bakarrik eskola edo hezkuntza inguru baten barruan erabiltzen, eta lehen hezkunztan dauden, ikasleek, ongi dakite honako hau. Ugariak dira bideojokuak eta horrelakoen kontrako artikuluak, baina, zer puntutaraino dira onak edo txarrak?

Nabaria da eskolatik kanpo, teknologia berriei sarrera handiagoa egiten dela, ekipoen prezioaren merkeagotzearengatik eta eskolaren eboluzio eta modernizazio abiadura motelarengatik.

Alde batetik, etxeetan, erdi mailako familia batek, bi ordenagailu izaten ditu orokorrean, eta horrek, irekidura zabala uzten du ikasleen garapen teknologikorako. Horrela, ikasleak eskolara eboluzio teknologiko batekin etortzen dira eskolara, hau da, badituzte teknologia berriei buruzko aurreiritziak eta ezagutzak.

Horrenbeztez, hauek gehiago garatzea da eskolaren eginbeharra, baina eskolak, eboluzio handiagoa behar du, garapen handiagoa, ikasleen eta sozietatearen eboluzioa kontutan hartzeko eta ezagutzak zabalagoak eta berriak izateko.

IKT-en alde onak eta txarrak. Onura handiagoa? Edo ezer ere ez?

IKT-en eraginak, ondo dakizkigu, noski baietz, izan ere, ugariak dira hezkuntzara dakartzaten onurak, baina, zer nolako eraginak dituzte teknologia berriek eta IKT-ek gure ikasleengan? Sarrera honetan honako honi buruz hitz egingo dut.

Teknologia berriek, informazio berri ugari ematen du, hau da, informazioa ezberdin eta garrantzia handikoa izan ahal dena, baina, gure ikasleek ez dakite orainidk informazioa baliagarria hartu eta baliagarria ez dena alde batean utzi, beraz, informazio guztia hartu eta prosezatzen dute. Beraz, honi irtenbide bat emateko, ikasleak behar bezala hezi behar lirateke gai honetan, eta pauta edo argibide batzuk argi eman informazioa behar bezala zatitu eta prosezatzeko.

Bestetik, hezkuntza material ugariren txorrota da, izan ere, milaka eta milaka unitate didaktiko, azalpen, ariketa... aurkitu ahal ditugu, hitz pare bat google-n jarriz, baina egia da euskaraz ia ez dagoela materialik, beste hizkuntza batzuekin konparatuz.

IKT-ak, hezkuntzan txertatu eta hauek erabiltzeak, ez du bakarrik esaten ariketak eta ariketak egitea ordenagailuetan, baizik eta, komunikabide posibilitateek bider mila egiten dute, hau da, mail,twitter, instagram eta horrelako kontuak, IKT-en barruan ere sartzen ditugu, eta horrek informazio iturri bikainak dira, baina hauek ere sare sozialak dira, eta beraz, ikasleengan oso entretenigarriak bilatu daitezke, eta arreta jartzea galarazten dute.

Azkenik, aipatzekoa da ikasleengan teknologia berriek izaten duten lan indibidualaren gaineko garapena. Horrela, bakoitzaren ineresak kontutan hartuta, bakoitzak interesatzen zaion informazioa aruki dezake. Baina, honek, bazterkeria eta indibidualismoa sortu dezake, ikasleen arteko kontaktu fisikoa galaraziz eta teknologia berriak garrantziaz betez.

Ondorio moduan, esan beharra dago hezkuntzaren barruan IKT-ak oso erabilgarriak dira, mundua klik batera dagolako ordenagailuen eta tramankuluen bidez, baina, kontu handiz ibili behar dela hauek erabiltzean, eta nahitaezkoa dela hauei buruz limite bat ezartzea, izan ere, gaur egungo umeek eta lehen hezkuntzako ikasleek, ez dutelako helduek bezain iritzi kritikoa.
                                          


jueves, 29 de octubre de 2015

IKT-ak, hezkuntzan.

Zergatik sartu behar ditugu IKT-ak hezkuntzan? Zertarako? Hona hemen azalpen txikitxo bat!



Teknologia berriak hezkuntzan.

Teknologia berriak hezkuntzan.


Teknologia klasean.


Zer aldaketa sustatzen dituzte teknologia berriek? Zergatik ez da aldatzen ikasgelaren barruko metodologia? Hona hemen kritika on bat!



Teknologia ala metodologia from zuhaizti on Vimeo.

IKT-en historia hezkuntza barruan.

Lehendabizi, goazen hezkuntza eta hisatoriaren lotura aztertzera!

Guztiok dakigunez, azken 10-15 urteetan, IKT-ek, hezkuntzan eragin oso handia izan dute. Ikasgelak informatizatu edo informatizatze prozesuan ari dira, eta honek izugarrizko aurrerapena sustatu du.

Baina, nolakoa izan da teknologia eta hezkuntzaren arteko erlazioa historian zehar? Zerk eragin du gaur egungo egoerara iristea hezkuntza arloan?

Bideotxo honetan, erlazio hau argi eta garbi agertzen da eta historian zehar ewgon diren aurrerapen handiak hezkuntzaren arloan. Ingelesez dago, baina ez da behar ondo ulertzeko.